Irakurketan, idazketan, ulermenean eta ahoskeran ager daitezkeen zailtasunei aurre egiten laguntzeko ariketak aurkituko dituzue blog honetan. Bestalde, zailtasun horiek gainditu berri dituztenek edota hizkuntzaren bereganatze-prozesuan dabiltzanek ere erabili ditzakete.
Ariketa-bilduma hau logopedentzat, irakasleentzat edota seme-alabei lagundu nahi dieten gurasoentzat pentsatua dago, besteak beste. Hala ere, orokorrean haurrentzat bada ere, helduontzat ere lagungarria izan daiteke.
Jarduerak arloka banatu dira: ulermena, kontzientzia fonologikoa, zailtasunak, entzumen-bereizketa eta euskararen fonetikaren inguruko berezitasunak. Horrekin batera, material osagarria ere badago, non egunerokoan behar izaten ditugun gaiei buruzko oinarrizko hiztegia lantzen den.
Ariketa bakoitzak azalpen metodologikoa du, nola erabili jakin ahal izateko. Bi modutan egin daitezke: ordenagailuan bertan edota inprimatuta.
Oharra:
Ariketa guztietan erabili diren hitzak euskara batuan oinarritutakoak dira, eta ez dira euskalkien berezitasunak kontuan hartu.