KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA

Zer da? Ahozko zein idatzizko hizkuntzak erlazionatzen dituen oinarrizko egituren pertzepzioaz arduratzen da.

Modu egokian irakurri eta idazteko, beharrezkoak dira:

  • Fonemak: oinarrizko soinu-espresioak dira.
  • Silabak: fonemak elkartzean sortzen dira.
  • Hitzak: silabak modu ordenatuan konbinatzean sortzen dira. Esanahia duten oinarrizko unitateak dira.

Hasieran, ahozko hizkuntzaren pertzepzio globala izaten dugunez (soinuen sekuentzia jarraitua), beharrezkoa da osagai bakoitza isolatuta bereizten ikastea:

  • Hitza: kontzientzia lexikoa.
  • Silaba: kontzientzia silabikoa.
  • Letren bidez irudikatzen diren fonemak: kontzientzia fonetikoa.

Prozesu honetan, hainbat zailtasun izan ditzakegu. Kontuan izan behar dugu:

  • Fonematik grafemara pasa ahal izateko, beharrezkoa  da hizkuntzaren unitateak aztertzea, identifikatzea eta erabiltzea.
  • Silaba, hitz eta esaldiak irakurri aurretik, kontuan izan behar da letra ezberdinen taldekatzeen ahoskera.

 

Hona hemen kontzientzia fonologikoa lantzeko fitxak: